XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6.- NA FESTA DE S. LOURENZO

1587 urtearen erdialdera Antxieta, probintziak izanik, Rio de Janeiroko jesuiten ikastetxea bisitatzen ari zela, jakin zuen Rio Janeiroko itsas adarraren beste aldean San Lourenzo aldeia deiturikoan (gaur egun Niterói hiria bezala ezagutzen dena), abuztuaren 10eko San Lourenzo jaiko ospakizunak prestatzen ari zirela eta ospakizun horietako bat Pregaçao Universal antzerkia zela.

Gure Antxietak ospakizun garrantzitsu honetarako beste antzerki berri bat prestatzea erabaki zuen, horretarako San Lourenzoren bizitzako pasadizuak eta Pregaçao Universalen zenbait eszena hartuz, eta gainera tupierazko elkarrizketak luzatuz auto berria osatu zuen, Na festa de S. Lourenzo deituriko antzerkia. Antxietak muntaiarako astirik ez zuelakoz, Manuel de Coutok antolatu zuen.

DATA: 1.587ko abuztuaren 10a.

ALDEIA: San Lourenzo (gaur egun Niterói hiria bezala ezagutua eta Rio de Janeiro itsas adarraren beste aldean dagoena.)

TAULA: San Lourenzo aldeiaren sarrera eta S. Lorenzo ermita ataria.

JOKALARIAK: Guaixará (buruzagia); Aimberé eta Saravaia buruzagiaren morroiak; eta Tataurana, Urubu, Juaguaruçu, Caboré hauen lagunak. San Sebastian Rio de Janeiroko eta San Lourenzo aldeiako zaindariak; Aingerua hegalak margo bereziekin; bahitutako indiarrak eta gaztetxoek dantzari eta kantari.